Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

No comments: